Gizonezko batek gidatzen zuen autoa bidetik atera eta istripua izan zuen atzo goizean. Sakanako Autobian (A-10), Altsasuko sarreran, Olatzagutirako norabidean, izan zen ezbeharra. Istripuaren ondorioz 56 urteko gizonezkoak min hartu zuen. Altsasuko osasun etxeko medikuak eta erizainak autoan bertan lehen arretak eskaini ondoren Altsasuko parkeko suhiltzaileek maletategitik atera behar izan zuten zauritua. Anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Guardia Civila arduratu zen istripuaren ikerketaz.