Musika eskolako lanpostu bat bete gabe gelditu da

Guaixe 2024ko abe. 16a, 11:16

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren eraikina. ARTXIBOA

Deialdia egin eta prozesua bukatuta, bete gabe utzi ditu udalak.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Altsasuko Udalak, oposizio lehiaketa bidez, kantu eta abesbatzako irakaslearen lanpostu bat betetzeko deialdia egin zuen, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Patronatuan lan egin zezan. Prozesua bukatuta, Altsasuko Udalak lanpostu hori bete gabe utzi duela jakinarazi du.