Etxebizitza hutsen gaineko zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko abe. 12a, 11:18

Altsasuko ikuspegia kanpai dorretik. ARTXIBOA

Aurtengo bigarren seihilekoko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dago.

Diru-bilketaren gaineko araudiari jarraituz, Altsasuko Udalak aditzera ematen du etxebizitza hutsen gaineko 2024ko bigarren seihilekoko zergako kuotak borondatez ordaintzeko abenduaren 30ean despedituko dela. Helbideratutako ordainagiriak abenduaren 13an kargatuko dira kontu korronteetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epea pasa eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.