Abenduak 8, korrikalarien hitzordu handia Altsasun. Aurten XLIII. Zubeztia Elkartea Lasterketa-III. Candi Arnanz Memoriala zegoen jokoan. Ez zen giro, baina euriari, hotzari eta haizeari aurre eginez, izena emanda zeuden 122 korrikalarietatik 85ek hartu zuten irteera, horietatik 20 emakumezkok, Altsasuko herri gunean prestatutako zirkuituari lau itzuli eginez 10 km osatzeko. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz, maila handiko lasterketa izan zen, giro onekoa eta animatua.
Korrikalariak bizi-bizi atera ziren, 400 metrotan sari berezi bat baitzegoen jokoan, Iñigo Lopez gasteiztarrak lortu zuena. Erritmo azkarrean jarraitu zuen probak, eta taldetxo bat jarri zen aurretik, korrikalari azkarrenekin. Lasterketa bukatzeko kilometro baten faltan hasi ziren erasoak, eta, azkenean, garaipena Xabier Sanchez idiazabaldarraren eta Asier Estarriaga etxarriarraren arteko esprintak erabaki zuen. Sanchez izan zen txapelduna (32:46), Asier Estarriagaren (32:47) eta Juanjo Igarzabalen (Zumarraga, 32:50) aurretik. Sanchez bosgarren aldiz aritu zen Zubeztian, eta kontentu zegoen. “Taldetxoa elkarrekin joan gara azkeneko itzulira arte, eta kilometro eta erdiren faltan erritmoa azkartu dugu. Esprintean gailendu naiz eta oso pozik nago. Iaz laugarren izan nintzen. Zubeztiakoa oso gustuko dudan lasterketa da”.
Emakumezkoetan Diana Vecillas gasteiztarra gailendu zen (37:03), Izaskun Beunza olaztiarraren (37:46) eta Ines Moreno altsasuarraren (39:08) aurretik. Zubeztia lasterketan bosgarren aldiz aritu zen Vecillas eta aurretik bitan igo zen podiumera. Aurten ez zuen irabaztea espero, “baina hasieratik oso ongi sentitu nintzen. Bertan behera geratu zen Donostiako maratoi erdia prestatzen aritu nintzenez, sasoi betean nago” nabarmendu zuen. Altsasuko lasterketa “asko” gustatzen zaio. “Antolakuntzak oso ongi tratatzen gaitu. Ahal dudan guztietan etorriko naiz”.
Bukaeran auzate ederra eskaini zien Zubeztia Elkarteak korrikalariei, eta ondoren sari ematea izan zen. Antolakuntzak eskerrik beroenak eman zizkien korrikalariei, halako eguraldiarekin parte hartu izanagatik, eta kolaboratzaileei. Lehen altsasuarren sariak Ekhi Congilek (laugarren, 33:14) eta Ines Morenok (hirugarren, 39:08) jaso zituzten, eta Zubeztia elkarteko lehen bazkidearen saria, aldiz, Ivan Sobredorendako izan zen (hamabigarren, 34:49).
Zegoen eguraldi kaxkarrarekin lasterketara ateratzera animatu ziren korrikalariei eskerrik beroenak eman zizkien Zubeztia elkarteak
Sakandarrak XLIII. Zubeztia Elkartea Lasterketan
Gizonak
1. Xabier Sanchez 32:46
2. Asier Estarriaga 32:47
4. Ekhi Congil 33:14
5. Mikel Astiz 33:15
6. Aritz Etxeberria 34:03
12. Ivan Sobredo 34:49
19. Jorge Azanza 36:27
22. Julen Ornat 36:43
23. Felix Benjumea 36:45
24. Mikel Berdud 36:46
25. Ruben Garcia 36:48
29. Juan Carlos Gomez 37:06
31. Iñaki Romero 37:43
39. Xabier Aiestaran 40:07
42. Xabier Borrega 41:12
43. Javier Borrega 41:16
46. Egoitz Aldaz 41:24
47. Javi Morras 41:40
52. David Fdz. De Garaialde y Lazkano 42:38
54. Alberto Arrizabalaga 42:41
59. Mikel Galarza 43:55
66. Josu Gilen Hualde 44:45
67. Ismael L. De Goikoetxea 44:48
69. Eukeni Goikoetxea 45:47
70. Javier Gasanz 45:47
71. Jon Lapuente 45:47
73. Jose A. Salgado 47:16
77. Jesus Bengoetxea 47:40
78. Iñigo Orella 49:11
82. Jesus Sayas 54:35
Emakumeak
28. Diana Vecillas 37:03
32. Izaskun Beunza 37:46
35. Ines Moreno 39:08
44. Paula Diaz 41:19
49. Olatz Azazeta 42:03
68. Erkuden San Martin 45:42
80. Andrea Claver 51:15
84. Beatriz Vegas 56:46