"Sorpresa" bat izan zen Jasone Etxebeste lakuntzarrarendako Haize Berriak bandako zuzendaria izateko proposamena; pentsatu ondoren "erronka" hartu zuen. Bandako kidea da eta horrek zuzendari lanean lagunduko diola uste du; lehenengo kontzertua Iortian abenduaren 21ean, larunbatean, zuzenduko du, bandak Erkudengo Ama Abesbatzarekin emanen duen kontzertuan; Jon Zubiaga Osoron-ek parte hartuko du ere (bi saio: 18:00etan eta 20:00etan).
Nola heldu zitzaizun zuzendaria izateko aukera?
Sorpresa izan zen. David Sanchez zuzendaria zenari beste aukera bat sortu zaio, printzipioz aurtengorako, eta momentuan beste zuzendari bat behar zen. Dandako kideak direnak komentatu zidaten. Hasieran ezetz esan nuen, ezta pentsatu ere. Baina badaramatzat urte asko amatasunaren inguruan, haurrak zaintzen eta abar, eta pentsatu nuen aldaketa bat izan daitekeela, erronka bat. Azken finean, banda handi batekin ez dut inoiz horrelakorik egin; musika eskolako kontzertuak eta horrelakoak zuzendu ditut, baina banda bat zuzendu, programazioak egin eta abar, ez. Hasieran, zuzentzen hasi aurretik, urduri nengoen. Kapaza izango ote naizen pentsatzen nuen; betiko beldur horiek. Behi hori gaindituz, urduritasuna sentitzen dut, baina gogo askorekin nago. Asteartean entsegua izan genuen eta esan nuen: "Ze gogoa kontzertua ailegatzeko eta egiteko".
Nola da Haize Berriak zuzentzea?
Etxekoa naiz, eta orduan banda ezagutzen dut eta feed backa badago. Musikari bezala oso hiztuna naiz, eta orduan orain entzuten ditudanean kide hiztunak esaten dut: "mesedez...". Giro polita dago. Egia esan, oso eroso nago. Oso-oso erraza egiten ari didate. Zerbait egin behar dudala esan, eta egingo dutela esaten didate. Jendea asko dago inguruan, eta hori bandatan ez da oso ohikoa. Zuzendariak denak egin behar du: programaziotik hasi, banda zuzendu, kontzerrtuaren inguruan sortzen diren gauzak antolatu eta abar. Hori da hemen egiten uzten ez didatena. Zuzentzeaz arduratzeko esaten didate. Koltsoi bat dago, eta oso intersagarria; lana pila bat errazten du. Printzipioz, oso ondo.
Daviden zuzentzeko moduarekin aldaketarik dago? Nabaritzen da?
Bai, eta horrela izan behar da. Azkenean, zuzendaria asko da pertsona nolakoa den; izakera. Bi pertsona berdin ez daude, eta musikara bezala zuzendari askorekin lan egin dut eta beti dago zerbait positiboa guztiekin, eta gauza negatiboak ere. Izakerak dira. Zuzentzako era hobeagoa edo okerragoa izan daiteke, baina izakerak asko egiten du. Oso desberdin egingo dut. Gainera, berak musika zuzendaritza ikasketak egin ditu eta nik klarinete daukat. Teknikoki Davidek mila buelta ematen dizkit. Suposatzen dut nik emango dizkiedala beste gauza batzuk; zuzendari guztiek bezala.
Serio jartzen zara?
Bai. Pixka bat kostatzen zait, baina jartzen naiz. Suposatzen dut kontzertuan urduritasunarekin serioago jarriko naizela. Lan egin behar denean lan egin behar da. Entseguak bi ordukoak dira eta egoten dira erlaxatzeko momentuak ere. Baina batzuetan esaten diet hamar minutuko kontzentrazioa behar dugula.
Musikari bezala egiten zenituen gauzei buruz konturatzen zara?
Bai; beno, kontzientea naiz. Hitz egitearena kontzientea naiz. Orain goitik dena ikusten dut. Telefonoekin daudenean, adibidez. Banda profesionala balitz, exijituko nuke telefonorik ez izatea, baina bandan lagunak ditugu eta bakarrik asteartetan eta larunbatetan ikusten ditugu, entsegu egunetan, orduan tarte utzi behar dugu. Entseguaren parte da; bandaren elkarbizitza da. Mugekin, baina tarte hori utzi behar da ere.
Zein da zuzendariaren lana?
Kontzertuak antolatu, datak jarri, eta kontzertu horiei forma eman. Nik uste hori zailena dela. Pentsatu behar dituzu gustatzen zaizkizun obrak bandarako egokiak izan daitezkeenak. Oso erraz programatzen baduzu, denentzat aspergaria da. Oso zaila egiten baduzu frustrazioa egon daiteke. Hori parekatu behar duzu eta kalitatezko kontzertu polit bat aurrera eraman. Gero, ondorengo afariak antolatu behar dira, kolaboratzen duten taldeekin hitz egin, kartela... Banda askotan lan hori zuzendariak egiten du. Hemen badago jendea hori egiten duena, musutruk: partiturak fotokopiatzeko artxiberoa dago, arropaz arduratzen dena, kartelak egiten dituena eta abar. Infraestruktura handi bat dago, eta zuzendariari lan pila bat errazten dio.
Nolako kontzertua prestatzen ari zarete 21erako?
"Bandak ez du inoiz Gabonetako kontzertua egin; beti egoten da zerbait, eta horretan ari gara ere"
Erkudengo Ama Abesbatzarekin egingo dugu, eta koroak urtero Gabonetako kontzertua egiten du; Haize Berriak bandak ez du inoiz egin. Hortaz, Gabonetako kantak egongo dira, koroarekin abestuko ditugunak, tradizionalak: Hator Hator, Mesias Sarritan... Koroak bakarrik kanta batzuk egingo ditu eta bandak hiru abesti bakarrik egingo ditu ere. Gabonetakoak dira baina ez dira ohikoak: The Nightmare Before Christmas (Ametsgaiztoa Eguberrien Aurretik) filmeko abestia, Danny Elfmanek egindakoa da, bandarako, eta oso polita da; Dickensen A Christmas Carol ipuin musikatua egingo dugu ere, Jon Zubiaga Osoron izango da hizlaria eta iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko mamuaz egingo du. Radetzky martxa egingo dugu ere. Beti egoten da zerbait, eta horretan ari gara ere. Mozorroren bat... Azken abestia koroarekin egingo dugu eta oso barregarria izango da ere; sorpresa egongo da.
2025erako, zer?
Bandak baditu data zehatz batuzk: inauteriak, martxokok kontzertua, San Juan Altsasun... Udan zerbait handia egin naih dugu, prestatzen ari gara. Sakanako banda da, eta Sakanan zabaldu nahi dugu. Udalek eta herrietako jendeak ezagutzea nahi dugu. Gure amsoa da irekiak egotea eta mugitzea. Kontzertuak muntatuta daude, orduan beste herrietatik deitzea nahi dugu.