Gizonezkoen bigarren maila autonomikoan,azaroaren 29an Zelandin jokatutako partidan Liceo Monjardin R taldea hartu zuen CBASK Narum Fisioterapia taldeak. Egun berezia izan zen, talde altsasuarrak lesio batengatik saskibaloia utzi behar izan duen Jon Otermin taldekideari aitortza egin ziolako. Tamalez, garaipena ez zen Altsasun gelditu, Liceo Monjardinek 56-80 irabazi baitzion CBASK-i. Liceo Monjardinek partida hasieratik hartu zuen aurrea, eta Altsasuk ezer gutxi egin ahal izan zuen.
Sailkapenean lider berria dago, CB Noain (16 puntu), Castillo de Gorraiz Valle de Egues atzetik duela (15 puntu). CBASK Narum Fisioterapia zazpigarren postuan dago (12 puntu).
Abenduaren 14an, larunbata, CBASK Narum Fisioterapiak CB Noain lider berria hartuko du Zelandin, 17:50ean. Partida lehiatu eta bizia aurreikusten da.
CBASK Gorriz Tattoos, garaipen ederra
Emakumezkoen lehen senior autonomikoan, CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Larraona Claret liderraren kontra jokatu zuen azaroaren 30ean Larraona kiroldegian. Liderra hasieratik fin ibili zen eta alde nabarmena hartu zuen, bukaerara arte mantendu zuena. Azkenean, 64-47 irabazi zion CBASK taldeari.
Larraona Claret taldeak jarraitzen du emakumezkoen lehen senior autonomiko lider (16 puntu). CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea bosgarren da (12 puntu). Talde altsasuarrak abenduaren 14an, larunbata, 16:00etan Sanduzelai taldea hartuko du Zelandin.