Bigarren maila autonomikoko CBASK Narum Fisioterapiak bere taldekide Jon Otermini aitortza egin zion. Gazteak saskibaloia utzi behar izan du lesio batengatik, eta taldekideek bere esker ona azaldu zioten azaroaren 29an Liceo Monjardinen kontra jokatutako partidan. 56-80 galdu zuen CBASK-ek.