2024/12/20 19:00etan

Aurkezpena

Etxarri Aranazko hizkeraren inguruko filma, Altsasun

Etxarri Aranazko hizkeraren inguruko filma, Altsasun
Iortia kultur gunea, Altsasu

Abenduaren 20an, ostirala, 19:00etan, Jose Luis Erdoziak zuzendutako Ai, hau pena nik! filmaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Filmak Etxarri Aranazko eta inguruko hizkera berreskuratzea du helburu, eta bi eszena erakusten ditu; emakumezkoena eta gizonezkoena. Altsasuko emanaldian azpitituluak izanen ditu euskara batuan. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke, Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.