Motorren kalejirak iragarriko ditu Gabonak Altsasun

Guaixe 2024ko abe. 12a, 07:42

Abenduaren 14an, larunbata, Altsasun Dendarien Elkarteak TxokoGas elkartearekin bateran antolatutako ekimena izanen da; mozorrotutako motorren ibilbidea izanen da. Ondoren, SDOZEko saskien zozketa izanen da, eta, amaitzeko, herri poteoa.

Altsasuko Dendari Elkarteak abenduaren 6an Foru plazan egindako txokolate janarekin hasi zituen Gabonetako ospakizunak, eta abuendaren 14rako, larunbata, ekimen berri eta berezia prestatu du TxokoGas motorzaleen elkartearekin: motorren desfilea. Gainera, motorrak mozorrotzako deia egin dute elkartetik, izan ere, kalejira egin ondoren, mozoro hoberenak Iru Bide jatetxean bi pertsonendako bazkaria irabaziko du. Festarekin jarraituz, Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearen saskien zozketa izanen da, eta, amaitzeko, herri poteoa Gautxorin.

ADEren Gabonetako egitaraua

Abenduak 6 ostirala

18:00 Gabonetako argien pizeta eta txokolatada, Bergera gozo dendarekin, Foru plazan.

Abenduak 14 larunbata

17:30 Gabonetako moto kalejira, Altsasuko TxokoGas taldearekin, Txunkai auzotik: motorra mozorrotu, motorren hiri ibilbidea eta mozorro onenari saria.

19:00 Motorren iritsiera, Foru plazara.

19:30 SDOZE Gabonetako saskien zozketa.

20:00 Herri poteoa, Gautxori tabernan.