Gorroto diskurtsei aurre egiteko ekimena

Guaixe 2024ko abe. 12a, 07:37

Abenduaren 13an, ostirala, gorroto diskurtsoen eta negazionisten edo ukaitzaileen aurrean, "ezinbesteko" esparru berriak sortzeko tailerra antolatu dute, Intxostiapunta gazte gunean.

Desberdinkeriaz hausnartzkeo jarduera antolatu dute Intxostiapunta gazte gunean abenduaren 13rako, ostirala, 17:30etik 19:00etara: Gorroto diskurtsoak tailerra. Bidezko Merkataritzako txokolate tableta bat banatuko dute parte hartzaileen aurrean (aurretik gazte gunean izena eman), eta haren bidez baliabideak munduan nola banatuta daude eta desberdinkeriaren eta probreziaren azpiak aztertuko dituzte, baita zer eragin duen egoera horrek Munduko jende aunitzen giza eskubideen urraketan. Tailerraren hleburua gorroto diskurtsoen eta diskurtso negazionisten edo ukatzaileen aurrean "ezinbesteko" esparru berriak sortu horrelako mezuak deseraiki eta geldiarazteko, "kaltegarriak baitira berdintasunezkoa izan nahi duen eta giza eskubideak inolako diskriminazioarik gabe bermatu nahi dituen gizarte ororendako".

Intxostiapunta gazte gunearen asteburuko gazte agendarekin jarraituz, abenduaren 14an, larunbata, Party zozketa eginen dute.