'Ubuntu, el espíritu de África' musikalaren emanaldia izanen da Altsasun

Guaixe 2024ko abe. 13a, 11:21

Abenduaren 13an, ostirala, Giza Eskubideen eta Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira antolatu du Nafarroako Gobernuak Aba Taano, Los Ugandan Sticks eta Las Natumayiini Girls taldeen ikuskizuna.

Ubuntu, el espíritu de África musikalaren ordezkaritzaren ikuskizuna izanen da abenduaren 13an, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Afrikan nagusi den energia bizitzera gonbidatzen duen proposamena da, eta ekimena Nafarroako Gobernuak antolatu du Giza Eskubideen eta Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira. Ikuskizunaren zuzendariak Ssenteza Derrick eta Yiga David dira, eta zuzendari artistikoa Elisabeh Michot. Aba Taano, Los Ugandan Sticks eta Las Natumayiini Girlsek parte hartuko dute ikuskizunean. Sarrera doakoa da, baina aurretik gonbidapena hartu behar da Iortiako txarteldegian edo webgunean.