Altsasuko Udalak jakinarazi du kamioiendako aparkalekuen 2024ko kuota borondatez ordaintzeko epea ilbeltzaren 24an despedituko dela. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei kontu korrontean abenduaren 23an kargatuko diete zenbatekoa. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori pasa ondoren Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.