Abenduaren 15ean Nafarroako Ziklo-kros Txapelketa jokatu zen Artikan. Sakanako txirrindulari dezentek hartu zuten parte, eta kimuen mailan Burunda-Quesos Albeniz taldeko Anai Mazkiaran Dieguez altsasuarra izan zen txapelduna. Klub sakandarrak abenduaren 22an V. Urdiain Ziklo-krosa antolatu zuen.