'Fluxu', arte garaikidearen zirkuitua, Altsasun

Guaixe 2024ko abe. 19a, 12:48

Urtarrilaren 12ra arte Elba Martinezen 'Ekialderantz' erakusketa ikus daiteke, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, Nafarroako arte garaikideko zirkuituaren barruan. Ilbeltzaren 8an, asteazkena, artistaren 'El pajarito que encontró su miga' testuen irakurketa eginen du.

FLUXU arte garaikideko zirkuituaren proposamen bat da, Nafarroan presentzia duena, tokiko erakundeen eta tokiko hezkunta eta elkarte sareko eragileen laguntzarekin sortu dena. Erakusketarekin batera, prestakuntza, bitartekaritza eta hezkuntzara zuezndatu dago, sorkuntza garaikideak behar dituen publikoak sortzeko helburuarekin; eta zirkuituaren barruan Elba Martinez iruindarraren Ekialderantz erakusketa izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean, abenduaren 16tik ilbeltzaren 12ra arte. Erakusketan argi naturalaren rtistaren ehun, argazki eta pintura piezekin elkarrizketa bat sortzen da. Lanaren funtsazko kosagaia hitzaren erabilera da. Ilbeltzaren 8an, asteazkena, 18:30ean, erakusketaren itxieraren ekitaldia eginen du, eta El pajarito encontró su miga poema bildumako testuen irakurketa eginen du, Iortian.

FLUXU
Fluxus latineko hitzatik dator programaren izena, eta artelanen, ideien eta esperientzia estetikoen fluxua lurraldean zehar gogora ekartzea du helburu. Bere lehenengo edizioa da aurtengoa, eta hamar herritan izanen da, beste horrenbeste artista plastiko eta bisual nafarren eskutik, 2024ko urriaren 7tik 2025eko otsailaren 26ra bitartean. Besteak beste, Txuspo Poyo artista altsasuarrak parte hartu du programan.