Abenduaren 27an, ostirala, 19:00etan, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua izanen da, Iortia kultur gunean. Alaia Martin, Gipuzkoako txapeldun berria, Miren Artetxe eta Sarai Robles bertsolariak izanen dira oholtzaren gainean, Amaia Agirre gai jartzaileak proposatutako gaiei buruz kantatzen. Bitartean, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariek zuzeneko musika joko dute, "atmosfera" berezia sortzen, Roblesek azaldu bezala. Bertso saio bat da, eta, beraz, bertsolariek inprobisatzen dute, baina musikak bertsoa sortzearen prozesuan laguntzen du: gaia jartzeareko orduan, isiluneetan, bertsoa kantatzean... Sarrerak 5 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.