Ilbeltzaren 11n, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, Del color de la leche Tanttaka Teatroren antzezlana izanen da, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon Soroiz antzezle ezagunekin. Nell Lyshonen eleberrian oinarrituta dago antzezlana, eta irakurtzea eta idaztea amesten duen neska gazte bati buruzkoa da: Mary, 1830ko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da bere familiarekin. Ilea esnearen kolorekoa du, eta hanka batean arazo fisikoa. Familiaren kondenatik ihes egitea lortuko du. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak zian daitezkeela ohartuko da, eta bere istorioa kontatzea baino ez zaio geratuko. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.