Giro ederrean agurtu zuten urtea altsasuarrek

Guaixe 2025eko urtarrilaren 7a

Ohiturari jarraituz, Altsasuko Udalak auzatea eskaini zuen urteko lehen eguneko iluntzean. Gure Etxea eraikineko beheko aretoan intxaurrak eta ardoa dastatzeko aukera izan zuten. Baita Enrike Zelaiaren doinuekin kantatu eta dantzatzeko ere.

Ekitaldia balio izan zuen eraikineko zutabeak sendotzeko abenduan egindako lanak mustutzeko.