Errege magoak etorri aurretik, Altsasuko haurrak protagonista diren ekitaldia izaten da: farajoleen segizioa. Gerrian edo bularrean lotuta dituzten farak mugiaraziz haur talde handia korrika ibiltzen da herrian barna ilbeltzaren 5eko arratsaldean. Haien buru aurten Urko Borrega Velilla zegoen. Narrua jantzita zuen, haren gainean dozena bat fara txiki duen gerrikoa zuen jantzita, hilabeteko bat. Buruan txapela eta eskutan makila zuela ibili zen gainontzeko haurrekin batera.
Farajoleen burua aukeratzeko Foru plazan elkartu ziren haurren artean 300 opil banatu zituzten. Haietako batek baba zuen eta hura Borregaren eskutan suertatu zen. Horregatik izendatu zuten farajoleen errege. Izendapena egin zutenean Nafarroako ereserkia entzun zen. Ekitaldiaren antolaketan Ainhoa Ramirez de Alda, Aroia Berastegi eta Alaitz Larraza arduratu ziren.
Altsasuko faradunen buruzagiak urtez urte
1976 Jose Javier Ginea
1977 Josu Lezea
1978 Felipe Carlos Zelaia
1979 Jose Antonio Chamorro
1980 Jose Vicente Herrero
1981 Kontxi Zelaia
1982 Ana Belen Fernandez
1983 Begoña Mendoza Sanzol
1984 Felipe Carlos Zelaia
1985 Eva Iturralde
1986 Maribi Martinez Oraa
1987 Jose Julian Lopez
1988 Maria Eskisabel
1989 Carlos Lanza Arnedo
1990 Yolanda Barquilla
1991 Henar Alonso Ezkurra
1992 Daniel Crespo
1993 Joseba Mazkiaran Uria
1994 Nekane Marin Peñas
1995 Nekane Aldasoro Manero
1996 Javier Cristobal Chaparro
1997 Migel Mendoza Fernandez de Garaialde
1998 Sandra Cerezo Iguzkiza
1999 Izaskun Marin Santano
2000 Iñaki Mendoza Fernandez de Garaialde
2001 Jose Mari Rivero Urteaga
2002 Txemi Rodriguez
2003 Xabier Galartza
2004 Jon Galartza
2005 Eneko Garasa Guerrero
2006 Julen Anton Fiz
2007 Gorka Ramos
2008 Joseba Gonzalez Navarro
2009 Ainhoa Calleiras
2010 Leire Chamorro
2011 Javier Morras De Jorge
2012 Jokin Senar Benito
2013 June Lopez de Goikoetxea Mazkiaran
2014 Aritz Ulaiar
2015 Iker Claver Fuentes
2016 Eneritz Regil Fernandez
2017 Jon Navarro Fresneda
2018 Izaro Ramos Santamaria
2019 Nahia Zoe Borrega
2020 Unai Gomez Lopez de Goikoetxea
2021 COVID-19 pandemiagatik bertan behera
2022 Martin Sanchez Urizar
2023 Imanol Ruiz Martinez
2024 Eraitz Plaza Zufiaurre
2025 Urko Borrega Velilla