Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Aita Barandiaran zahar etxearen patronatuak lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketa deitu zuen. Deialdiaren prozesua bukaturik, kalifikazio-epaimahaiak bederatzi zaintzaile lanpostu betetzeko izendapen-proposamenei oniritzia eman die patronatuak. Honakoek beteko dituzte lanpostu horiek: Maria Elena Lizarraga Lazkoz, Maria Hualde Iglesias, Ana Maria Ruiz de Egino Zabaleta, Mirari Marcos Mugarza, Maria Teresa Altzelai Iriarte, Aintzira Goikoetxea Aldasoro, Oihane Pereira Pinho, Lucia Navarro Azpiroz eta Ane Insausti Gomez.
Patronatu berak jakinarazi duenez, deitutako gainerako lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratu ditu. Baita mantentze-lanetako lanpostua ere.