Duela 25 urte...

Ohituren aldaketa Altsasun

Guaixe 2025ko urt. 8a, 09:03

Estreinakoz kintoen buruzagi emakumezko bat aukeratu zen

Errege egunez Altsasuko kintoen buruzagiak aukeratzeko kartak banatu zituen Camino Mendiluze alkateak. Jose Mari Albiztur eta Cristian Herrero izan ziren hautatuak. Baina karta banaketa ez zen hor eten eta, estreinakoz, emakumezko buruzagi bat aukeratu zen: Nekane Lakuntza. Berak esan zuenez, "Santa Agedako festari dagozkion hainbat erabakitan neskok ere parte hartu beharko genuke, hala nola, elkarrekin bazkalduko dugun egunak zenbat eta zein diren".