2025/01/09 - 2025/01/12 Ostegunean, 19:00etan; igandean, 19:30ean
ZinemaIlbeltzaren 9an eta 12an (osteguna eta igandea), 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Mareike Engelhardt zinemagilearen Las hijas del califato filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Sinopsia: Bizitza berri baten promesak bultzatuta, Jessica neska frantses bat Siriara joan da Daeshekin bat egiteko. Raqa hirian, etxe batean hartu dute, non mundu osoko emakumeek borrokalarien emazte bihurtzea espero duten. Laster, Jessicak Madameren konfiantza lortu du. Madame zentroko zuzendari karismatiko eta beldurgarria da, eta eragin liluragarri eta arriskutsua du harengan. Mendetasunak eta kontrolak markatutako harreman horrek Jessica bere mugetatik haratago bultzatzen du, gero eta ilunagoa den errealitate bati aurre eginez.
Antzezleak: Megan Northam, Lubna Azabal, Natacha Krief, Lena Lauzemis, Christine Gautier, Andranic Manet, Clara Wördemann, Maria Wordemann.
Emanaldiak:
Ilbeltzak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).
Ilbeltzak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Hizkuntza: gaztelania.