Eguberrietako geldialdia 2024/2025 denboraldiko aurkezpena egiteko probestu zuen Altsasuko CBASK Saskibaloi klubak, baina oporrak bukatuta lanera itzultzeko garaia da.
CBASK-en bi talde nagusiek, emakumezkoen lehen senior mailako taldeak eta gizonezkoen bigarren mailako taldeak etxean jokatuko dute 2025 urteko lehen partida, Zelandin, ilbeltzaren 11n.
Goiztiarrenak emakumezkoen lehen senior mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldekoak izango dira. 16:00etan hasiko dira lehian Universidad de Navarraren kontra. Bi taldeak arerio zuzenak dira, CASK bosgarren baita (16 puntu) eta Universidad de Navarra seigarren (14 puntu). Hortaz, lehia bizia espero da.
Gizonezkoen bigarren mailako CBASK Narum Fisioterapiak, aldiz, 17:50ean ekingo dio partidari. Bi taldeak arerio zuzenak dira, CBASK zazpigarren baita (16 puntu) eta Ardoi bederatzigarren (14 puntu). Kasu honetan ere parekotasuna izango da nagusi.