Ibilgailu batek su hartu zuen

Guaixe 2025eko urtarrilaren 13a

Su hartutako autoa. @bomberos_na

Ez zen kalte pertsonalik izan.

Altsasuko parkeko suhiltzaileek su hartu zuen auto baten garrak itzali behar izan zituzten domeka arratsaldean. Ezbeharrean ez zen inor zauritu, gertakariak kalte materialak baino ez zituen eragin. Ibilgailuak Sakanako Autobiaren (A-10) irteeratik NA-2410 errepidera eramaten duen bidean hartu zuen su. Foruzaingoa izan zen ibilgailuaren hondakinak erretiratzen ari ziren bitartean trafikoa erregulatzeaz arduratu zena.