Sunsundegiko enpresa batzordeak manifestazioa deitu du

Guaixe 2025ko urt. 13a, 08:58

2024ko azaroan Sunsundeguiren alde egindako manifestazioa. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 19an, igandea, Altsasuko suhiltzaileen ondotik abiatuko da mobilizazioa. Inplikatutako "eragile guztiei inplikazioa" eskatu nahi die langileen ordezkariek, "Altsasuko lantegiaren etorkizuna eta enplegua bermatu ahal izateko".

Datozen astean Sunsundeguiko etorkizunerako "funtsezkoak" izanen direla esan du enpresa batzordeak , "argitu beharko baita bideragarritasuna duen ala ez". Proiektuak Altsasurako, Sakanarako eta Nafarroarako duen garrantzia "gogorarazteko"  unea dela esan du batzordeak, "enpleguaren suntsiketa gure inguruan agertzen hasi den une hauetan". Nabarmendu dutenez, "produktua eta merkatua" duen enpresa da Sunsundegui, eta interesa dagoela eta industria plan batekin aurrera egin dezakeela uste dute. Azarotik Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoa dago eta konkurtso administrazioaren eskuetan abendutik. Langileak ERTE egoera daude ilbeltzaren 19ra arte, eta hiru hilabete gehiagoz egonen dira egoera honetan.

Ilbeltzaren 19an, igandea, 12:00etan, Altsasuko suhiltzaileen parteik (BM supermerkatua) Sunsundeguiko enpresea batzordeak manifestazioa deitu du, Sunsundegui ez itxi! Enplegua bermatuko duen proiektu industriala behar du Altsasuk lelopean; "manifestazio honen bidez inplikatutako eragile guztiei inplikazioa eskatu nahi diegu, Altsasuko lantegiaren etorkizuna eta enplegua bermatu ahal izateko". Sakandarrak, erakunde, alderdi politiko eta gizarte eragileak dei egin dituzte "enpleguaren aldeko eta Sunsundeguiren etorkizunaren aldeko" manifestazioan babesa ematera.