Futbola

Altsasuk indartsu hasi du urtea

Guaixe 2025eko urtarrilaren 14a

Emakumezkoen Preferente mailako hamabigarren jardunaldian bederatzigarren garaipena lortu du liderrak

Emakumezkoen Preferente Mailan Altsasuk lider sendoa izaten jarraitzen du. Hamabigarren jardunaldian Berriozarren kontra jokatu zuen Altsasuk. Hasieran parez pare ibili ziren bi taldeak, baina 25. minutuan Maddi Mariñelarenak Berriozarren atea zulatu zuen eta atsedenaldia baino lehen bigarren gola sartu zuen Leire Estarriagak. Bigarren zatian 1-2 gerturatu zen Berriozar, baina irudipen hutsa izan zen, Altsasuk beste bi gol sartu zituelako, Leire Estarriagari eta Nerea Arellanori esker. 

Preferente mailan Altsasu liderrak 29 puntu ditu eta 6 puntu ateratzen dizkio GazteBerriak Antsoaini (23 puntu). Ilbeltzaren 19an, 13:00etan, Altsasuk sailkapenean zortzigarren den Castejon taldea hartuko du, 13:00etan, Dantzalekun.