Altsasuko Kaltzada kalean alokairuko babes ofizialeko 21 etxebizitza eraikitzen hasi ziren ilbeltzaren 14an. Azaroaren akaberaz geroztik zegoen eremua hesituta. Qoda Construcciones SM enpresa ari da lanak egiten, eta horren truke 4.331.800 euro (BEZ barne) jasoko ditu. Alokairurako etxebizitza horiek bereziki 35 urtetik beherako gazteei zuzendutakoak, bai eta desgaitasuna edo bestelako gizarte premiak dituzten pertsonei ere. Beti ere, lehentasuna izango dute Altsasun erroldatutako pertsonek.
Eraikiko diren 21 etxebizitzetako bat alokairu erregimenean eskuratu nahi dutenek Nasuvinsaren eskatzaileen erroldan izena eman beharko dute. Izen-ematea telematikoki egin daiteke nasuvinsa.es webgunearen bidez.