Tren azpiegituren mantentzeaz arduratzen den Adif enpresak konponketa lanak egin zituen Altsasuko tren geralekuan abenduaren 8 eta 12 bitartean. Aparkalekuan lur gerriatua gertatu zen, lurra hegoalderantz eta behera egin zuen. Ondorioz autoarekin tren geralekura joaten zirenak aparkalekuko mendebaldeko aldean zoruan 20 bat cm-ko desnibelarekin egiten zuten topo. Adifek egindako lanekin zorua berdinduta gelditu da. Tren geralekuko aparkalekuak hamalau autorendako tokia du. Haietako bat behar bereziak dituzten pertsonendako dago erreserbatuta.