Pilota

Pilotajaukun, guztiak txapeldun

Guaixe 2025ko urt. 20a, 10:30

Pilotajaukuko Gabonetako txapelketako finalistak, Joseba Ezkurdiarekin. PILOTAJAUKU

Gabonetako Pilota Txapelketan 60 neska-mutilek parte hartu zuten

Altsasuko Pilotajauku klubak Gabonetako Pilota Txapelketa antolatu zuen abenduaren 26tik 29ra. Aurrebenjamin mailatik kadete mailara bitartean, guztira 60 pilotaritik gora parte hartu zuten txapelketan, giro ederrean. Gizonezkoen partidez gain, emakumezkoen pala eta pilota partidak izan ziren baita ere aurtengo txapelketan. Abenduaren 29an final handien txanda izan zen eta Joseba Ezkurdia pilotaria bertaratu zen sari ematera, Pilotajaukuko pilotari guztien gozamenerako.