2025/01/24 19:00etan

Batzarra

Momotxorroak bilerara deitu dituzte

Momotxorroak bilerara deitu dituzte
Gure Etxea eraikina, Altsasu

Ilbeltzaren 24an, ostirala, 19:00etan, Altsasuko inauteri batzordeak momotxorroen bilera antolatu du, Gure Etxean. Besteak beste, batzordearen aurtengo proposamenaren inguruan, momotxorroaren egoeraren eta izaeraren inguruan hitz eginen dute batzarran. Momotxorro "probokatzaile eta kaotikoak" itzultzea nahi dutela jakinarazi dute, "kalean gora eta behera korrika egiten zutenak eta jendea izutzeko gai zirenak". Hortaz, "benetan" beldurra ematen zutenak. Batzordetik jakinarazi dutenez, hurrengo bileretan bestelako pertsonaiei buruz hitz eginen dute, tartean maskarita berreskuratu nahi dute.