Emakumezkoen Preferente mailan Altsasu liderrak Castejon hartu zuen Dantzalekun ligako hamahirugarren jardunaldian. Lehen zatian parez pare ibili ziren bi taldeak, baina bigarren zatia altsasuarren festa izan ziren. Nerea Arellanok zabaldu zuen garaipenen kutxa 49. minutuan, eta atzetik iritsi ziren Ane Vegasen, Alicia Elizalderen eta Ainhoa Agirreren golak. Partida bukatzear zela, deskontuan, Maddi Mariñelarenak seigarren gola sartu eta 6-0, garaipen ederra ospatu zuten altsasuarrek.
Altsasu da emakumezkoen preferente mailako liderra (32 puntu), Antsoaingo Gazte Berriak taldearen aurretik (24 puntu). Ilbeltzaren 25ean Altsasuk sailkapenean azkena den Cantolagua izango du aurkari, 18:30ean, Zangozan.