Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barruan, Altsasuko Udalak zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru lanpostu huts betetzeko merezimendu lehiaketa deitu zuen. Behin hautaketa prozesua despedituta udalak Ana Rut Perez Mendozaren eta Jose Manuel Dos Anjos Maria lanpostu horietarako izendatu ditu. Biak ere lan-kontratudun finko gisa ariko dira Altsasuko Udalarendako, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan. Lanaldi osoan ariko dira eta D mailako soldata kobratuko dute.
Deialdi berean, Altsasuko Udalak zerbitzu anitzetan aritzeko igeltseroaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen. Angel Maria Zarautz Arrutik lanpostu hori eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuak eskuratu zituen. Aurrena aukeratu zuen, baina eszedentzia eskatu zuen. Igeltseroen zerrendan ez dagoenez beste inor, lanpostua hutsik gelditu da. Zarautzek uko egin ondoren zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan hutsik gelditu zen lanpostua Encarni Moreno Orellanak hartu du.