Konponketa Zelandi kiroldegian

Guaixe 2025eko urtarrilaren 28a

Zelandiko kiroldegiko gimnasioan gizonezkoa bizikletan. ARTXIBOA

Gimnasioan egin da, eta material berriz hornitu da. Beste konponketa batzuk egiteko daude.

Altsasuko udal kirol azpiegituren kudeaketaz arduratzen den Atabo Altsasu SM enpresak hainbat inbertsio egin ditu Zelandiko kiroldegian. Alde batetik, gimnasioko zorua berritu zuen abenduan. Bestalde, gimnasiorako makina berriak erosi dizkio Innova Sport Business, SM enpresari. Zehazki honakoak: pisuak altxatzeko bi banku, bi bizikleta, bi air bike, laster egiteko zinta bat eta pisuak jartzeko egitura. Horien truke udalaren enpresak 11.900 (BEZik gabe) ordainduko dizkio. 

Horretaz aparte, saunako egurra berritzeko kontratua ere eman dio Miguel Angel Cordero zurgin altsasuarrari 3.000 euroren truke. Azkenik, Atabo Altsasu SMk deialdia egin zuen ere Zelandiko frontoiko sabaia eta ate bat eta kiroldegiko ate bat berritzeko. Baina deialdi horretara enpresa bat berak ere eskaintzarik aurkeztu ez duenez, berriro deialdia egin du.