2025/02/02 11:00etan eta 12:30ean

Antzerkia

Haurtxoendako ikuskizuna

Haurtxoendako ikuskizuna
Iortia kultur gunea, Altsasu

Otsailaren 2an, igandea, 11:00etan eta 12:30ean, Urargi sei hilabete eta lau urte bitarteko haurtxoendako antzerkia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Ikusleendako espazio eroso bat sortzen du Lapeil producciones konpainiak, miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko. Ikusleak eszenatokiaren gainean egonen dira, artistengandik oso gertu. Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte. Emanaldia euskaraz izanen da, eta bi emanaldietarako sarrerak agortu dira.