Ola Arafat Altsasun

Guaixe 2025eko urtarrilaren 24a

Ola Arafat Salam Gaza Nafarroa elkarteko kidea. NAFARROAKO GOBERNUA

Ilbeltzaren 31n, ostirala, Salam Gaza Nafarroa elkarteko kidearen hiltzadia izanen da, Iortia kultur gunean.

"Zer egiten dugu eta zer egin dezakegu Gazaren alde?". Ilbeltzaren 31n, ostirala, 18:00etan, Ola Arafat Salam Gaza Nafarroa elkarteko kideak Palestinan egiten dutenaren lanaren inguruan "eta askoz gehiago" hitz eginen du, Sakana Harrera Haranak eta Salam Gaza Nafarroak, Altsasuko Udalaren laguntzarekin, antolatutako hitzaldian. Arafat Gazan jaio zen, eta 2002an Nafarroara etorri zen. 2024an Koloretako Nafarroa saria jaso zuen, "migranteendako benetako erreferente eta laguntza izateagatik, bereziki emakumezko arabiarrak", baita palestinarren giza eskubideen aldeko "etengabeko borrokagatik" ere.

Hitzaldiaren ondoren, 20:00etan, "Palestinako genozidioa salatzeko" performancea eginen dute, Ioritako zabalgunean.