2025/02/01 11:30ean

Batzarra

AGAren asanblada irekia

AGAren asanblada irekia
Gaztetxea, Altsasu

Otsailaren 1ean, larunbata, 11:30ean, Altsasuko Gazte Asanbladaren asanblada irekia eginen dute, gaztetxean. Batzarrean aurten aktibatuko dituzten bi proiektuen azalpena, epe luzerako planteatzen dituzten proiektuak, eraikinaren obraren planteamendua, aurtengo ekimenak eta epe luzera aurreikusten dituztenak, eta antolakuntza ereduaren inguruan ariko dira. Herriko gazte "orori" asanbladan parte hartzeko deia luzatu dute AGAtik, "gazte guztion indarraz egiten baituelako aurrera gaztetxeak".