Euskaltel Euskadik Valentzian hasi du denboraldia, han jokatutako hiru klasikoetan, eta bertan mustu du denboraldia Iker Mintegi Claverrek. Gainera, ilbeltzaren 26an, azken egunean jokatutako 41. Valencia Sari Nagusiko ihesaldian sartu zen altsasuarra. Helmugarako 75 kilometroren faltan 2 minutuko aldea lortu zuen ihesaldiak, baina, azkenean ez zen aurrera atera. Marc Hirschik (Tudor Pro Cycling) lortu zuen garaipena (4:26:31), Christian Scaroniren (XDS-Astana) aurretik. Euskalteleko Jon Agirre 20. postuan sailkatu zen, eta Jorge Azanzak gidatzen duen taldeak UCIko lehen puntuak eskuratu zituen. Iker Mintegi 100. postuan sailkatu zen, 7:36ra.