Euskal Mendizale Federazioak Etxarri Aranatzen ospatu zuen bere laugarren festa eta urteroko sariak banatu zituen. Mendizaletasunaren sustapenean eta hedapenean lagundu zuten pertsonei saria eman zieten. Haien artean zen Matias Salazar argazkilari altsasuarra, euskal mendizaleek antolatzen zituen ekitaldi guztietan parte hartzen zuena. Ekitaldian Etxarri Aranazko abesbatzak parte hartu zuen.