Duela 25 urte...

Tren pasabidea kentzeko batzarra

Guaixe 2025ko mar. 25a, 11:00

Erabakia hartzeko udalak iturmendiarrak batzarrera deitu zituen

Tren pasabideak kentzeko plangintzaren barruan Iturmendikoaren txanda iritsi zen. Trenbidearen gainean zubia eginen zen. Erabakia hartzeko udalak hiru alternatiba prestatu zituen eta herria batzarrera deitu zuen erabakia hartzeko. Aukeretako bat autobiako biribilgunetik abiatzen zen eta beste biak Aritzaga ermitaren albo banatik. Azkenik, herriak orduko bideari gertuen zegoen aukeraren alde egin zuen.