Duela 25 urte...

Tabernak 'Yoyes' mustu zuen

Guaixe 2025ko api. 1a, 11:03

Helena Tabernak Andres Martorellekin batera ondu zuen gidoia 

Hainbat film labur zuzendu ondoren, Helena Tabernak Yoyes filma mustu zuen. Dolores Gonzalez Katarain, Yoyesen, bizitzan oinarritutako filma da. Zuzendari altsasuarrak esan zuenez, lanaren "funtsa Yoyesen eboluzioa eta emakume gisa bizi izan zuen esperientzia" ziren. ETAko buruzagi izatera iritsi zen eta erakundeak berak hil zuen. Aktore taldean, besteak beste, Ana Torrent eta Ernesto Alterio zeuden.