2025/01/30 - 2025/02/02 Ostegunean, 19:00etan; igandean 17:00etan eta 19:30ean
Zinema
Ilbeltzaren 30ean, osteguna, (19:00etan) eta otsailaren 2an, igandea (17:00etan eta 19:30ean), Aitor Echevarria zinemagilearen Desmontando un elefante filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Sinopsia: Bi hilabetez errehabilitazioan egon ondoren, adikzio bat dela eta, arrakasta izan duen arkitekto bat etxera itzuli da. Bere alaba gazteenak hartu du haren ardura. Bi emakume daude bizirik irauteko zigortuta. Maila guztietako menpekotasunari buruzko filma (emozionala, zainketena...), gureekiko konpromisoari eta ardurari buruzkoa, berreraikitze bizitzari buruzkoa: batzuetan, zerbait hautsi behar izaten da berriro zutik jartzeko.
Antzezleak: Emma Suarez, Natalia de Molina, Dario Grandinetti, Alba Guilera, Milo Taboada, David Climent.
Emanaldiak:
Ilbeltzak 30, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian (4,5 euro).
Otsailak 2, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian (5 euro).
Otsailak 2, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian (5 euro).