2025/02/06 - 2025/02/09 Ostegunean, 19:00etan; igandean 17:00etan eta 19:30ean

Zinema

'Itoiz Udako sesioak' filmaren emanaldia

'Itoiz Udako sesioak' filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Otsailaren 6an, osteguna, 19:00etan, eta otsailaren 9an, igandea, 17:00etan eta 19:30ean, Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zinemagileek zuzendutako Itoiz taldearen inguruko Itoiz Udako sesioak film dokumentalaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Itoiz talde mitikoaren fama ezinhobea zen 1988an. Alta, kantariak taldearen desegitea erabaki zuen. Taldekide ohiekin elkartuz, Juan Carlos Perezek garaiko erronkak azaleratuko ditu, jatorrizko musika maketekin batera.

Emanaldiak:
Otsailak 6, osteguna, 19.00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).
Otsailak 9, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Otsailak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).