Nesken kadete-infantil mailako lehen fasea despeditu da. Hirugarren multzoko hamalaugarren eta azken jardunaldian Altsasuk Leitzan jokatu zuen, Aurrera taldearen kontra, goitik behera lokaztutako Ardiskil futbol zelaian. Lehia borrokatuan, Altsasuk hiru puntuak lortu zituen, Josune Chuecak 11. minutuan sartutako golari esker.
Beraz, Altsasu izan da lehen faseko liderra eta irabazlea (36 puntu), hamalau jardunaldietatik hamaika partida irabazita eta hiru berdinduta, eta Mutilbera bigarrenari 7 puntu aterata. Aurki bigarren faseari ekingo diote, eta gainontzeko multzoetako talde onenekin batera lehiatuko dira.