Emakumezkoen Preferente mailan hamabosgarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Universidad de Navarra taldea hartu zuen, eta bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren. Lehen zatia bukatzear zela June Alzelaik Altsasu aurreratu zuen. Bigarren zatian dinamika bera izan zuen partidak. 68. minutuan bigarren gola sartu zuen Altsasuko Ane Vegasek, eta 75.ean iritsi zen hirugarren gola Alicia Elizaldek lortutakoa.
Hiru puntu gehiagorekin, Altsasuk lidergoa sendotu du (38 puntu). Bigarrena, Gazte Berriak, 8 puntura dago (30 puntu). Jokatutako hamalau partidetatik hamabi irabazi ditu Altsasuk, eta bi berdindu. Ez daki galtzea zer den. Santa Ageda ospakizunak direla medio, hamaseigarren jardunaldiko partida atzeratu du Altsasuk. Sailkapenean laugarren den Garesen kontrako partida martxoaren 2an jokatuko da, Garesko Osabidean.