Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak Mallorca eta Marseille izan ditu topagune egunotan. Bloke laranja batek bost egun iraun duen Mallorcako Challengean parte hartzen zuen bitartean, beste bloke batek otsailaren 2an jokatutako Grand Prix Cycliste de Marseille La Marseillaise proban parte hartu zuen. Tartean zegoen Iker Mintegi, Paul Hennequin, Xabier Isasa, Gotzon Martin, Jokin Murgialdai, Louis Sutton eta Unai Zubeldia taldekideekin.
La Marseillaise 164,2 kilometroko proba gogorra da, ia 2.660 m desnibel positibokoa. 20 taldek parte hartu zuten, sei World Tour mailakoak eta bederatzi Pro Team mailakoak. Probaren gogortasunak berehala txirrindularien hautaketa egin zuen, eta aurrean geratu ziren 30 txirrindularien artean Iker Mintegi, Gotzon Martin eta Xabier Isasa sartu ziren, Paul Hennequinek bere taldekideak aurrean kokatzeko egindako lan ikusgarriaren ondoren. Azkenean, Valentin Ferron gailendu zen esprintean, Gotzon Martin seigarren sailkatu zen, eta Iker Mintegi hamalaugarren, UCI sailkapenerako puntu baliotsuak lortuta. Talde laranjaren balorazioa positiboa da.