Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi duenez mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea otsailaren 21ean despedituko da. Ordainketa hori 2024ko epe gehigarriari dagokio. Helbideratutako ordainagiriak ilbeltzaren 21ean kargatuko ziren kontuetan. Aurtengo zerga hori ordaintzeko epea otsailaren 28ra arte zabalik dago. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei ilbeltzaren 24an kargatu zien udalak zenbatekoa.
Baina helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.