Ur tasa ordaintzeko garaia

Guaixe 2025eko otsailaren 10a

Gizonezkoa udaletxean sartzen. ARTXIBOA

Joan zen urteko azken lau hilabeteei dagokiena pagatu behar da.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, Altsasuko Udalak jakinarazi du ur-hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko martxoaren 15ean bukatuko dela. Oraingoan 2024ko hirugarren lauhilekoari dagokiona da ordaindu beharrekoa. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei otsailaren 12an kargatuko zaie zenbatekoa beraien kontu korronteetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.