Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko Batxilergoko 51 ikasle Nafarroako Unibertsitate Publikora bisitan joan ziren ilbeltzaren 30ean.Erakunde horrek datorren ikasturterako eskaintzen dituen ikasketa eta zerbitzuen berri jaso zuten batxiler sakandarrek. Zehazki, Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskaintzen dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikasleek Arrosadiko campusean.