Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteko kideak trebakuntza ikastaro bat jasotzen ari dira. Haren bidez beraien establezimenduetako sare sozialetako argitalpenen kalitatea hobetzeko teknikak ikasten ari dira. Esaterako, produktuen argazkiak edo bideo hobeak egiteko zer teknika erabili behar dituzten ikasten ari dira. Ikastaroa Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatu du eta MKcomunicacionek eman du.