Otsailaren 15ean, larunbata, Altsasuko Iortia kultur gunean, Muchos amigos negros antzezlanaren emanaldia izanen da. "Komedia beltza" bat dela esaten dute sortzaileek, errealitateari lotutako istorio bat da: "pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaileari, gizarte klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugunsentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok izkutatzen duguna, izan ere, denok ditugu lagun beltz asko". Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota dira antzezleak eta Gabi Losada antzerkigileak idatzi eta zuzendu du eta Jose Antonio Vitoria eta Gabi Losada dira istorioaren sortzaileak.
Sarrerak 12 eurotan eros daitezke, Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian; sarrera gutxi gelditzen dira.