2025/02/12 18:30ean

Proiekzioa

'Zuloan zu?' espeleologia filmaren emanaldia, Altsasun

'Zuloan zu?' espeleologia filmaren emanaldia, Altsasun
Iortia kultur gunea, Altsasu

Otsailaren 12an, asteazkena, 18:30ean, espeleologiari buruzko Zuloan zu? film laburraren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Ikus-entzunezkoak Aloña Mendi espeleologia taldeak Arantzazuko santutegitik gertu dagoen haitzulo baten esplorazioa kontatzen du; ustekabeko agerpen batek espeleologoak harrituko ditu, eta agerraldi honekin aurrera jarraitzeko indarra berreskuratzen dute. Zuzendaria Xanti Ugate da, eta proiekzioaren ondoren espeleologia taldeko kideekin solasaldia izanen da. Emanaldia euskaraz izanen da, gaztelaniazko azpititulekin. Altsasuko Mendigoizaleak eta Aloña taldeak antolatu dute, Iortiaren laguntzarekin. Sarrera librea da.